ESZENATOKIAK

Gero eta konplexuagoa den landa-ingurune eta nekazaritza-esparru honetan, ustiategiak eskaintzen dituen aukera ekonomikoekin (nekazaritza mailakoekin nahiz bestelakoekin) bat doazen trebakuntza, profesionaltasun eta moldagarritasun mailak eskatuko zaizkio nekazari gazteari. Esparruan lehendabiziko aldiz sartzen den gazteak, beste aldetik, beste ekonomia-alor batzuetan jadanik sustraituta dauden enpresa-dinamika batzuk bere gain hartu beharko ditu, bizkortasunez sartuz. Hona hemen dinamika horiek:
  • Informazio-teknologia berrien erabilpena, ezen zenbait zereginetarako oinarrizko tresnak baitira: merkatuen gaineko informaziorako sarrera zuzena, hornitzaile nahiz bezeroentzako sarrera, produktu-sorta batzuen merkataritza elektronikoa, eta abar.
  • Lehiakideen portaeren azterketa iraunkorra.
  • Operatzaileen birziklatze eta trebakuntza iraunkorra.
  • Kanpo-ikuskaritzek egiaztaturiko kalitate-arauetan oinarritutako antolaketa-prozesuen ezarpena.
  • Marketinga, produktuen aurkezpenean kontuz ibiltzea, elikadura-segurtasuna eta produkzioen taxugarritasuna, eta abar.
  • Beste produktoreekiko elkartze-sinergien bilaketa, produkzio-eraginkortasuna eta produktuak merkaturatzeko negoziazio-gaitasuna hobetzeko asmoz.
Orri 2 / 13