Esnetarako behi-azienda

Esneetarako behi aziendaSarrera-hesi zorrotzak dituen azpisektorea da, kapital premia, azaltzen diren produkzio-murrizketak (kuotak, alegia), gero eta ingurugiro-neurri zorrotzagoak eta dimentsio minimo altu baten -dimentsio horren azpitik bizirik irautea zaila izaki- beharraren eraginez.

Horren ondorioz, azpisektoreak duen erakargarritasuna mugatua da; horrez guztiaz gain, beharrezkoak diren finantzaketa-premiak kontuan hartuta, oso marjina estuak izan ohi dira, eta eskulan behar handia -ardura maila garrantzitsuarekin- dago. Horrek guztiak abeltzainaren bizitza-kalitatean du eragina. Neurri handi batean, gaur egun azpisektore honetan sartzen direnek bokazioz egiten dute.

Berriki argitaratuta daude Esne Behiren Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoak beraz, hemendik aurrera posible izango da geroz eta zorrotzagoa den merkatu batean baliabide hau erabiltzea.
Ugaritzen ari da baita ere esne ekologikoaren salmenta. Honek esan nahi du ekoizpen mota honek, ingurugiroarekiko dituen onuraz gain, merkatu berri interesgarriak arakatzeko aukera izan dezakegula.

Ustiategiaren profesionaltasun mailak zeresan handia dauka ordezkotzari dagokionez. Jadanik ondo erroturik dauden ustiategietan, eta azpisektorearen berezko bokazio-kutsua aintzat hartuta, ordezkotza errazagoa da. Gainera, kasurik gehienetan produkzio-jarduera honetarako jarraipena ekartzen du.

Orri 9 / 13
.