Baratzezaintza

BaratzezaintzaKasu honetan, sarrera-hesiak beste azpisektore batzuetan baino eskasagoak dira, produkzio-jarduera aurrera eroateko lurzoru-premia txikiagoa baitago. Seguruenez, azpisektore honetan gainontzekoetan baino erraztasun handiagoa dago nekazaritza-eremutik kanpoko aktibo berriak sar daitezen: beraz, eta behin zenbait oztopo kenduta, nekazaritza-esparruan gazteak sartzeko aukera hobeak eskaintzen ditu. Edonola ere, lur egokia urria da.

Azpisektoreak profesionalak eskuratzeko duen ahalmena benetan esanguratsua da, zeren eta lor daitezkeen errentagarritasun handiek nahiko modu erosoa eskaintzen dute aldez aurretik eginiko diru-sarrerak amortizatzeko.

Produkzio-prozesuaren zenbait unetan esku-lana eta laguntza beharrezkoak izaten dira, eta hori ere kontuan hartu behar da.

Ez dugu ahaztu behar Eusko Label, kalitate ziurtagiria dutela azpisektore honetako ekoizpen askok, eta horrek abantaila handiak dakartzala berarekin.

Azpimarratu behar dugu baita ere ezarri berriak diren Ekoizpen Integratuko normak baratzeko ekoizpen batzuentzako:Berotegietako baratzak orokorrean, letxuga, tomatea,piperra y zerba, honek produktuaren kalitatean eta merkaturatzean onurak bai dakartza.

Baratzezaintza Ekologikoa

Azken urteetan gehien handitu den ekoizpen motetako bat da, bai gure Elkartean, eta baita ere kanpoan. Honek ahalbidetzen gaitu, geroz eta jenero gehiago mugitzen duten merkatu mugatu batzuetara heltzea alde batetik, eta bai teknika eta bai ingurugiroa hobetzearen aldetik ikuspegi berezi batekin lan egitea.

Aire libreko baratzezaintza
Aire libreko baratzezaintza
Prestakuntza gutxien behar duen baratzezaintza mota da, baina lur azalera handiagoa behar da errentagarritasun on bat ateratzeko ondorengo ekoizpen motakin alderatu ezkero. Lortu daiteken errentagarritasuna erdi-goi mailakoa izango da, merkaturatzea ziurtaturik ba dugu.

Berotegietako baratzezaintza
Berotegietako baratzezaintza
Kasu honetan, eraikuntzetan egin beharreko inbertsioa handiagoa da, baina lur azalera gutxiago behar dugu errentagarritasuna lortzeko, eta datu hori funtsezkoa da, batez ere nekazari gaztea nekazaritza sektoretik datorrena ez bada, ba dakigulako nekazaritzarako lurra lortzeko dauden zailtasunak gure Elkartean

Laborantza hidroponikoa:
Laborantza hidroponikoa
Lehen aipatutako ezaugarriez gain, sistema honetan behar-beharrezkoa egiten da inguruneko faktoreak kontrolpean izatea, bai berotegiarenak alde batetik eta baita landarearen elikadura, ureztapena, gaitz eta izurriteen kontrola, e.a. bestetik. Horretarako teknifikazio maila oso altua izan behar du, bai erabiltzen den tresnerian, eta baita ere hauek erabiliko dituzten pertsonengan.
Bestalde, sistema honek ekoizpen handiagoa eta iraunkorragoa eskaintzen du, eta horrela errazagoa izango da egin beharreko inbertsioen amortizazioa, naiz eta hasierako gastuak beste ekoizpenetan baino handiagoak izan.
Orri 8 / 13
.