Mahastigintza

MahastigintzaAzpisektorea berez oso erakargarria da, prestigiozko produkzioa delako, marjina garrantzitsuak dituena, errenta-sortzeko ahalmen handia duena eta merkataritza-zabaltze prozesu batean dagoena.

Mota honetako ekoizpena inguru geografiko desberdinetan egiten da, leku bakoitzean dituen berezitasunekin, eta guztietan dagokion Jatorriko Izendapenarekin.

Azken urte honetan, mahastietan Ekoizpen Integratua abian jartzeko arauak jorratu dira, eta honek erraztu dezake ingurugiroaren babesa eta etorkizunean legedian eta merkatuan izango diren betebeharrei erantzuten joatea, ekoizpena murriztu gabe.

Gorantz doan beste ekoizpen mota bat da Ekologikoa. Honek ahalbidetzen du geroz eta eskari handiagoan duen produktu bat lortzea, ingurugiroaren babesa ziurtatzen den bitartean

ARABAR ERRIOXA

OtrosSarrera-hesiak handiak dira kasu honetan ere, kapital premia handia, eskubideak eta lurraren prezio altuak direla eta.

Azpisektore honen belaunaldi-ordezkotza ertaina/altua da, berak sortzen dituen aukera ekonomikoak direla medio, batez ere. Beste aldetik, produkzio-jarduera honek ederto egiten du bat landa-ingurune horren bizimoduarekin (nekazaria herrian bertan bizi da, beste jardueraren batean arituko balitz bezala, eta inguruneko gainontzeko herritarrek dituzten zerbitzu berberak izan ditzake, eta abar).

TXAKOLINAREN EKOIZPENA

OtrosAzken urteotan, txakolinaren ekoizpena eten gabe handitzen doa, eta hau ustiapen modernoari esker izan da. Hauek posible egin dute ekoizpenaren ugaritzea, kalitatearen hobetzea eta merkatuaren zabalkuntza.

Kasu guztietan, prestakuntza behar-beharrezko aurrebaldintza da sektore honetan, eta are gehiago ardoaren ekoizpenarekin batzen ba da.

Hiru Jatorrizko Izendapen ditugu ardo mota hauentzako

• Getariako txakolina
• Bizkaiko txakolina
• Arabako txakolina

Orri 7 / 13
.