Labore Estentsiboak Araban

ViticulturaSarrera-hesiak gaitzak dira azpisektore honetan, mekanizazio nahiz instalazioetarako kapital-premiak direla eta, lur-eskaintza urria dela eta, eta abar.

Azpisektoreak orokorrean duen erakargarritasuna mugaturik dago, patata eta zerealen kasuan batez ere, sarrera-hesia altuak eta marjina txikiak direla kausa. NBPren erreformaren aurrean zalantza ugari azaltzen duen azpisektorea dugu honako hau. Edozelan ere, baratzezaintza estentsiboa bezalako laboreek, esate baterako, azpisektore honi eusteko lokarria ekar dezakete, egin beharreko diru-sarrerak ez baitira oso handiak eta marjinak garrantzitsuak direlako. Dena den, ureztapen-ur asko eskura izatera behartzen dute labore hauek.

Dagoeneko argitaratu dira kontsumorako
patata eta azukre erremolatxaren Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoak, eta aurki azalduko dira zereal eta beste ekoizpen estentsiboetako landareenak. Arau hauek ahalbidetzen gaituzte geroz eta zorrotzagoak diren merkatuaren eskakizunei erantzun egokia ematea.
Merkatu geroz eta handiagoa duen beste ekoizpen mota bat produktu ekologikoena da. Honek ekoizpen sisteman aldaketa sakonak eskatzen ditu, eta ingurugiroaren babesa du ardatzetako bat.

Azpisektore honen belaunaldi-ordezkatzeari dagokionez, neurri handi batean ustiategiaren beraren profesionalizatze eta dimentsio mailan datza gakoa. Beste azpisektore batzuen aldean, ordea, ordezkotza maila ez da hain baxu agertzen, hainbat faktore dela kausa: eskulan premia handirik eza, trebakuntza-ahalmen berezien beharrik eza, eta eskualdeko bizilagunen bizitza-egoerekin nahiz beste jarduera batzuekin bateragarriak izatea.

Orri 6 / 13