Baso-ustiapena

Subsectores, ForestalAzpisektore honek sarrera-hesi altuak ditu, kapital, lurzoru eta inbertsioak amortizatzeko beharrezkoa den epe luzea kontuan hartuta. Dena den, errentagarritasun ona duen sektorea da.

Badaude azpisektore honi erakargarritasuna murrizten dioten beste faktore batzuk: Hasierako inbertsioan beharrezkoak diren finantzaketa-premiak, ustiategian une jakin batzuetan azaltzen den eskulan behar handia, Euskal Herria bezalako ingurune menditsu bateko basogintzak berez dituen zailtasunak, aldez aurretik nekez aurreikus daitezkeen -batzuetan ezinezkoa izanik- arrisku batzuen menpe egotea (suteak, izurriak, prezioen bilakaera...), beste sektore batzuekiko arazoak, eta abar.

Beste alde batetik, baso-ustiapen lanak bultzatzen dituzten elementuak ere aipatu behar ditugu: Administrazioak arloari buruz duen ezagutza, egituraketa-maila eta I + G deritzonean gauzatutako ahaleginak, esate baterako.

Ustiategiaren barruan produkzio-jarduera bakartzat gutxitan azaltzen den azpisektorea -bestelako jarduera batzuekin bateragarria da, beraz- dela aintzat hartzen badugu, esan behar da belaunaldi-ordezkotza maila ez dela baxuenetakoa.

Orri 12 / 13