Esnetarako ardi-azienda

Esneetako ardi aziendaAzpisektore honetako oinarrizko sarrera-hesiak lurraren eskuragarritasunari lotuta daude, baita trebakuntzari ere, baso-larratze erabilera nahiz gaztagintza arloetan. Hasieran ez da diru-sarrera handiegirik behar, baina eskala-ekonomia garrantzitsuak dituen azpisektorea da: Horrek, dimentsio minimo bat eskuratu beharra dakar.

Aurrekoaren aldean, sektorearen irudi soziala baxu samarra da. Baliteke artzainaren gainean dagoen ikuspegi sozial eskasak irudi horren azalpena eskaintzea; Edozelan ere, hainbat ekimen dela medio (gazta-txapelketak, Artzai Eskola...) azken urteotan artzainari buruzko irudi hori hobetu egin da. Beste edozein abeltzaintza-jarduerak bezala, honek ere zaletasun kutsu handia izan ohi du, esnetarako behi-aziendak baino neurri txikiagoan bada ere.

Belaunaldi-ordezkotza txikia dago honakoan, alde batetik jardueraren berezko loturengatik eta bestetik jadanik aipatu dugun arrazoiarengatik, hots, gazteek lanbide honi buruz izaten duten ezezko irudiagatik.

Orri 11 / 13