Haragitarako behi-azienda

Haragitarako behi-aziendaLanda-eremutik kanpo etorritakoek sarrera-hesi altuak topatzen dituzte (produkzio-eskubideen nahiz diru-sarrera handien beharra), baina esnetarako behi-abeltzainen kasuan (haragitarako behi-abeltzain sartuta) hesi horiek ertain bihurtzen dira, altuak baino.

Azpisektore honek ez du oso erakargarritasun alturik azaltzen, errentagarritasuna lortu ahal izateko laguntza-eskubideak izan behar baitira. Dena den, eskulan kontuan eta profesionalizatzean ez du behar handirik eskatzen, eta zenbait kasutan lurra bereganatzea erraza izan daiteke, herri-larreak edo bestelako herri-lurrak erabili ahal izateagatik.

Haragi ekologikoaren ekoizpena izan daiteke aukera egoki bat kasu batzuetan, kontuan harturik gaur egun jardunean diren ustiakuntza batzuk ez daudela teknika aldetik abeltzaintza ekologikotik urrun, eta honek merkatu berrietara sarrera emango liguke.

Orokorrean esanda, azpisektore honetan ikus daitekeen belaunaldi-ordezkotza ertaintzat jo liteke, zeren eta eskubideak ustiategiari atxikiturik baitoaz. Horrez gain, jarduera hau beste batzuekin ondo bateragarria da, bai nekazaritza-eremuko beste batzuekin bai eremu horretatik kanpoko zenbaitekin.

Orri 10 / 13