Gaur Egonogo Egoera

Euskal nekazaritza-esparruak azaltzen duen egitura-ahultasunik handienetako bat, zalantzarik barik, EAEko ustiategien titularren zaharkitze altua da. Horrekin batera, gainontzeko ahultasunek ere aipatutakoaren baitan eragina izan ohi dute, bai produkzio-sarean bai landa-ingurunean.

Alderdi hau Europako nekazaritza gehienetan errepikatzen bada ere - are gehiago gurea bezalakoa den mendi-nekazaritzen kasuan-, euskal nekazaritza-esparruaren zaharkitze-adierazleak benetan kezkagarritzat jo daitezke. Egoeraren adierazgarri gisa, azken Nekazaritza-Erroldaren (1999) datuen azterketatik ikus daitekeenez, une hauetan ustiategi guztien % 10 baino ez dago 40 urtetik beheragoko titularren eskuetan, eta hauetako % 51k nekazaritzan ez ezik beste jardueraren batean ere dihardute

<< Aurrekoa
Orri 1 / 13