Landare ekoizpena

OtrosAzkeneko urtetan gorantz doan azpisektorea dugu honako hau gure Autonomi Elkartean, naiz eta prestaketa berezia behar izan ustiapen hauek martxan jartzeko. Ekoizpen mota honetan hasten direnen artean asko dira baratzgintzatik datozenak, bertan jorratutako ezagutza teknikoak aprobetxatuz landare apaingarriekin saiatzen direnak (adibidez Cyclamena edo Gabonetako Lora). Beraz, naiz baratzetako eta landare apaingarriak batera ekoiztu, azpisektore honetarako interesgarriak dira, eta etorkizuna oparoa ikusten zaie, kontsumitzaileen nahiak hortik doazela dirudielako.

Azpisektore honek indar oso txikia du Araban, baina ez da horrela gertatzen Gipuzkoa eta Bizkaian, azken honetan daudelarik kontenedoreetan eta aire librean landare apaingarriak ekoizten diren ustiakuntza gehienak. Gipuzkoan aldiz, aipatutako ekoizketez gain garrantzia du lore moztuak.

Aldeak ikusten dira baita ere merkaturatzeko eran, Bizkaian kooperatiba bidez egiten da, eta Gipuzkoan berriz salmenta zuzenak garrantzi gehiago du (azoketan).

Azpisektore honetan sartu nahi duenak kontutan izan behar du lurra bereganatu behar duela alde batetik eta bestetik, inbertsioak nahiko altuak direla. Hala ere, lortzen diren errentagarritasunak amortizazioa nahikoa errazten du.
Orri 9 / 13