PROIEKTUAREN AURREBALORAZIOA

  • Nekazari Gazteen Bulegoaren arduradunak berak aztertuko du eskaera eta, ondoren, duen informazioa osatzen lagun diezaioketen pertsonekin jarriko da harremanetan: nekazaritzako elikagaien sektorearekin eta landa-eremuekin zerikusia duten entitate guztietako prestatzaileekin, teknikariekin, arduradunekin…
  • Arduradunak Balorazio Batzordea deituko du. Hauek izango dira batzordekideak:
    • Nekazari Gazteen Bulegoko teknikaria, proiektuaren ardura hartu duena.
    • Foru aldundiaren laguntzen teknikari arduraduna.
    • Mendikoiko Koordinazio Zerbitzuaren arduraduna.
    • Nahi badu, foru aldundiak proiektuari dagokion azpisektorean eskarmentua duen teknikari bat izenda dezake, Batzordearena ez den beste iritzi bat jasotzeari beharrezko irizten badio.
  • Batzordearen balorazioa dokumentu honetan jasotzen da: “XXXX proiektuaren analisia”.
  • Orokortuz, balorazio horrek hi proposamen izan ditzake:
  • Proiektua ezin hobeto definitua dago, bideragarria dirudi eta sustatzaileak proiektua aurrera eramateko gai dela ematen du. Nekazari Gazteen Bulegoaren arduradunak zuzenean proposatuko dio dagokion foru aldundiko arduradunari Ziurtagiria emateko.
  • Proiektua ez dago behar bezala definitua eta / edo gazteak ez dirudi behar bezala prestatua dagoenik proiektua aurrera eramateko. Nekazari Gazteen Bulegoaren arduradunak monitoretza bat eta / edo prestakuntza-ibilbide bat definitzea proposatuko du.
  • Proiektuak ez dirudi bideragarria denik eta / edo gaztea ez dago batere prestatua proiektua aurrera eramateko. Nekazari Gazteen Bulegoaren arduradunak atzera botako du eskaera eta gaztea Mendikoira bidal lezake, behar duen prestakuntza jaso dezan. Proposamen hori idatziz jakinaraziko zaio gazteari, aurrez hitzartu den bileran.