TUTORETZA

  • Tutoretzarako metodologia puntu hauetan oinarritzen da:
  • Enpresa Planeko Abiarazteko Planean aurreikusten diren ekintzak gauzatuko dira. Ekintza horiek atal tematiko hauetan banatzen dira:
    • jardueraren kokalekua eta
    • eraikuntza.
  • Jardueraren kokalekua. Erostea edo alokatzea. Proiektu teknikoa. Jarduera sailkatuaren lizentzia. Obren udal-lizentzia.
  • Eraikitzea. Aurrekontuak eskatzea. Eskaintza onuragarriena aukeratzea. Kontratistarekin negoziatzea. Ordaintzeko epeak eta modua. Obraren zuzendaritza.
  • Makineria eta ekipoak eskuratzea.Katalogoak aztertzea eta fabrikatzaileekin hitz egitea. Beharretara egokitzen den eskaintza aukeratzea. Eskuratzeko modalitatea aukeratzea (leasing, factoring, erosketa…). Aurrekontratuak eta entregatzeko eta ordaintzeko epeak.
  • Jarduera legeztatzea.Udalarenak (EJZ, kontribuzioak, tasak…). Argindarra kontratatzea (konpainiak, tarifak…). Sektorean legeztatzea (turismoa, industria, abeltzaintza, nekazaritza, osasuna…).
  • Diru-laguntzak eta laguntzak.Martxan ipini nahi den jarduerarentzat dauden diru-laguntzei buruzko informazioa. Eskakizunak.Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskabideak aurkeztea, hala badagokio.
  • Finantzaketa.Finantza-etxeekin hitz egitea. Baldintzak eta finantza-kostuak. Egon litezkeen garantiak (hipoteka, elkarrekiko bermea, berme pertsonala, abal-emaileak…). Partaidetza-fondoak eta hazi-kapitala. Alternatibak aztertzea eta alternatiba bat aukeratzea. Behin betiko Finantzaketa Plana.
  • Enpresa Planean enpresarentzat aukeratu den forma juridikoa aintzat hartuz behar diren urratsak ematea, enpresa eratzeko eta legeztatzeko.
  • Monitoretzan deskarguetarako eta programaziorako antolatutako bilera sistematikoekin jarraitzea.
  • Abiarazteko Plana betetzen den bitartean, tutoreak sustatzaileari erakutsiko dizkio eman beharreko urratsak eta izan beharreko harremanak, baina sustatzaileak berak gauzatu beharko ditu horiek. Tutoreak sustatzaileari gestio giltzarrietan bakarrik (finantzaketa, diru-laguntzak…) lagunduko dio.
  • Inbertsio Plana gauzatzea. Fase honetan, tutoreak sustatzaileari lagundu eta animatu egingo dio. Abiarazteko Plana eta Inbertsio Plana zenbateraino bete diren egiaztatuko du. Desbiderapenak eta horiek proiektuan duten eragina aztertuko ditu eta sustatzaileari egin behar diren neurri zuzentzaileak proposatuko dizkio.

Enpresaren Sendotze Fasean, tutoreak deskarguetarako eta programaziorako bileren dinamikarekin jarraituko du. Fase honen iraupena enpresa-jarduerak duen konplexutasunaren eta sustatzailearen heltze-mailaren araberakoa izango da. Gazte Planean aurreikusten den legez, 3 urte iraungo du.

  • Tutoreak, tutoretza-lanetan diharduen bitartean, “Deskarguetarako Bilera” dokumentua Nekazari Gazten Bulegora eta Koordinazio Zerbitzura bidaltzeaz gain bulego eta zerbitzu horiekin informazio-bilerak ere egingo ditu, hiruhilean behin gutxienez.
  • Enpresa-jarduerarentzat arrisku larriak ekar ditzaketen arazoen aurrean, tutoreak beste teknikari espezialista batzuei laguntza eskatu ahal izango die.

Oso konplexuak diren enpresa-proiektuetan izan ezik, kalkulatzen da tutoretza-zerbitzuari astean 5 ordu dedikatu behar zaizkiola, Abiarazteko Plana eta Inbertsio Plana betetzeko garaian, eta hilean 10 ordu, Enpresaren Sendotze-fasean. Dedikazio hori tutoretzarako “Lankidetza Hitzarmena” dokumentuan zehaztuko da, Mendikoik eta zerbitzua ematen duen enpresak sinatuko duten hitzarmenean alegia.