GAZTENEKEN SARRERA

Erregistrartu
  • Programa honetan sartu nahi duen gazteak Elkartean nekazaritzarekin zerikusirik duen edozein bulegoetara jo dezake, eta sarrera hau erosoagoa izateko web horri hauetan aurkezten den fitxa betez edo 901 44 00 44 telefonora deituz ere nahikoa izango da lehen pauso hori emateko.
  • Bide guzti horietatik, gazteari dagokion Nekazari Gazteen Bulegora zuzenduko zaio. Bulego hauek Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan kokaturik daude.
  • Bulegoko teknikariak aurrez aurre eta argi eta garbi azalduko dio gazteari GAZTENEK Plana, Nekazari Gazteen Bulegoaren zeregina azpimarratuz.
  • Teknikariak gazteari eskatuko dio bere ibilbide pertsonala eta proiektua zehatz-mehatz azaltzeko. Horretarako, gazteak Eskaera Fitxa erabiliko du gidoi gisa, eta bete ere egingo du.
  • Teknikaria saiatuko da fitxa horretan jasotzen den informazioa ahalik eta osatuena izaten; merezi duen informazioa ipiniko du, sustatzailearen eta horren proiektuaren inguruko hasierako balorazioa zuzena eta zehatza egin ahal izateko.
  • Teknikariak gazteari eskatuko dio proiektuari buruz duen dokumentazio guztia entregatzeko: estudioak, datuak, planoak…
  • Teknikariak sektorean hasteko jakin behar diren gorabehera guztiei buruzko informazioa emango dio gazteari: administrazio urratsak, azpisektoreen egoera, lurren erabilgarritasuna, Gazte Plana eta horrek aurreikusten dituen neurriak, monitoretza zerbitzua, dauden diru-laguntzak, ideia sustatzailea bideratzen lagun diezaioketeen erakundeak eta pertsonak, bere kualifikazioa hobetzeko jaso dezakeen prestakuntza…
  • Gazteak interesatuta jarraitzen badu, teknikariak haren Eskaera Fitxa aztertzea proposatuko du eta gaztearekin beste egun eta ordu batean geratuko da, bildu eta fitxa horren inguruko balorazioa jakinarazteko.