PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNAREN BALORAZIOA
- Proiektua aztertu eta gero, Nekazari Gazteen Bulegoaren arduradunak bilera batera deituko ditu proiektuari dagokion Balorazio Batzordea eta monitorea, Enpresa Plana aztertzeko eta “Bideragarritasun Txostena” idazteko. Bilera horretan, monitoreak hitz egin ahal izango du baina ez du parte hartzerik izango proiektua ebaluatuko duen erabakian.
- Aipatutako arduradunak bilera baino 5 egun lehenago Enpresa Planaren kopia bana bidali beharko die beste bi bilerakideei, bilerara informatuta joan daitezen.
- Bilera horren emaitza izango da “Bideragarritasun Txostena” dokumentua. Dokumentu horretan eginiko ebaluazio positiboa edo negatiboa jasoko da, ebaluazio hori justifikatzeko informazio nahikoarekin batera.
Proiektuaren bideragarritasunaren inguruan dudak agertuko balira, monitoreari jakinaraziko litzaizkioke dudak zer dela-eta agertu diren eta, (Bideragarritasun Txostenak) ebaluazio positiboa izateko, konpondu beharreko puntuak; epe bat ere ipiniko litzaioke, Enpresa Plan berri bat aurkezteko.
|