MONITORETZA
- Monitoretzarako erabiliko den metodologia puntu hauetan oinarritzen da:
- Egutegi bat antolatuko da, Enpresa Plana prestatzeko.
- Behar izanez gero, Prestakuntza Plan bat antolatuko da, Koordinazio Zerbitzuak emandako prestakuntza-ibilbidea aintzat hartuz.
- Sustatzailearen eta monitorearen arteko bilera sistematikoentzat egutegi bat antolatuko da, proiektuaren aurrerakuntzak kontrolatzeko batetik, eta egin beharreko zereginak eta ekintzak programatzeko bestetik.
- Monitoreak Deskarguetarako eta Programaziorako Bileren Fitxa erabiliko du euskarri gisa; horretarako, bete ere egingo du fitxa. Monitoreak fitxaren kopia bat berak gordeko du eta kopia bana bidaliko du Nekazari Gazteen Bulegora eta Koordinazio Zerbitzura.
- Monitoreak lan horietan guztietan lagunduko du eta gazteari ere bere laguntza emango dio hark menperatzen ez dituen gaietan; horretarako, astean 5 ordu dedikatuko dizkio proiektuari.
- “Enpresa Planaren Edukien Gidoia” dokumentuan aurreikusten diren atalak itxi ondoren, monitoreak Nekazari Gazteen Bulegora eta Koordinazio Zerbitzura bidaliko du dokumentu hori eta bidaltze horren berri sustatzaileari emango dio, “Behin betiko Enpresa Plana bidali izanaren Jakinarazpena” dokumentuaren bidez.
- Monitoretzak irauten duen denbora guztian, eta “Bileren Deskagua” dokumentuaren igorpena alde batera utzita, monitoreak gutxienez bi hilean behin bilduko da Nekazari Gazteen Bulegoarekin eta Koordinazio Zerbitzuarekin, proiektuaren aurrerakuntzen berri emateko.
- Monitoreak laguntza eska diezaieke Nekazari Gazteen Bulegoari, Koordinazio Zerbitzuari, Bitartekaritza Zentroari eta Kudeaketa Zentroei, Enpresa Planaren inguruko puntu jakin batzuk zehazterakoan sor liezazkiokeen arazoak gainditzeko.
|