<
AZKEN TXOSTENA
- Proiektuak 3 urte betetzen dituenean, tutoreak informazio eta datu ekonomiko-finantzarioak emango dizkie Nekazari Gazteen Bulegoari eta Koordinazio Zerbitzuari, “Azken Txostena” dokumentua egin dezaten. Datuen artean, proiektuak 3. urtean izan duen azkeneko marjina gordina agertuko da, argi eta garbi, elementu hori baita Gazte Planean eskatzen dena jasotako hazi-kapitalaren laguntza finkatzeko.
- Tutoreak sustatzaileari informazio eta datu horiek bidali izana jakinaraziko dio, “Azken Txostenerako Datuen Igorpena” dokumentuaren bitartez, eta horrekin bere zerbitzuak amaitutzat emango ditu.
- Txosten hori jasota, Nekazari gazteen Bulegoaren arduradunak Balorazio Batzordea deituko du. Oraingo honetan hauek bakarrik osatuko dute batzordea:
- Proiektuaz arduratu izan den Nekazari gazteen Bulegoko teknikaria.
- Dagokion foru aldundiko diru-laguntzen teknikari arduraduna.
- Mendikoiko Koordinazio Zerbitzuaren arduraduna.
.Eta baita ere deituko dio tutoreari, Azken Txostena idazteko. Bilera horretan, monitoreak hitz egin ahal izango du baina ez du parte hartzerik izango proiektua ebaluatuko duen erabakian.
- Monitoreak “Azken Txostena” dokumentuaren kopia bana bidaliko die aurrez, bilerara informatuta joan daitezen.
- Azken Txostena aldekoa izan dadin, batzordekide guztiek ados egon behar dute datuekin.
- Behin sinatuta, Nekazari Gazteen Bulegoak Azken Txostenaren kopia bana bidaliko die dagokion Foru Aldundiko arduradunari, Mendikoiko Prestakuntzaren eta Laneratzearen arduradunari eta sustatzaileari berari.
|