Helburuak

GazteNEK planaren helburu nagusia da nekazari gazteen euskal nekazaritza sektorean sarrera eta iraupena bultzatzea. Dagoeneko nekazaritza-sektorean diharduten gazteei sektorean irauten laguntzea ere planaren helburu da. Horrela lortuko da nekazaritza-sektoreak aurrera egitea eta gainerako euskal gizarteak dituen bezalako bizi-baldintzak izatea.