GazteNekeko neurriak

Ildo honetatik, sektorean Egitasmo honen bidez sartzeko gogoa duen edozein gazteren harrera eta helbideratze prozesua egituratzeko asmoa dago. Prozesuak sarrera progresibo filosofia du ardatz, eta horrek nekazari gaztearen jarraipen hurbila eskatzen du epe jakin batean.

Ildo honetan integratutako neurriek, Egitasmoaren enbor-neurriek alegia, nekazari gazteari zuzendutako Bulego espezifiko batean integratzen den ekintza-sorta bat abian jartzen dute.

Horretarako, jadanik martxan dauden Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENBak)deritzogun horietan “Nekazari Gaztearen Bulegoa” sortuko da, zentralizaturik gabeko zerbitzu arituko delarik. Une berean, bai ENB hauek bai gainontzeko sektore-erakundeeek –ADR deritzonek, Nekazaritza-Sindikatuek, Nekazaritza-Eskolek, Kudeaketa-Guneek eta abarrek- sartze berrien eskaeretarako sarbidetzat jardungo dute, Egitasmoak sektorean duen barneratzea ahalik eta gehien ehunduz.

Dena den, eskema guztia osatzeko asmoz Koordinazio-Zerbitzua dago, Eusko Jaurlaritzaren NASEn barnean, MENDIKOIren egituran kokatzen dena, Nekazari Gaztearen Bulegoaren ekintza ezberdinen koordinazio egokia ziurtatuko duena. Hala, sektorean sartzeko prozesuari koherentzia emango zaio.