FRUTAGINTZA

Otros Gure Elkarteko eskualde batzutan gorakada nabarmena izan duen azpisektoreetako bat da hau. Ez dira lur sail handiak behar ekoizpen mota honetarako, beste batzuekin konparatuz beintzat, eta uztaren irteerak anitzak dira: salmenta zuzena, mermelada edo antzekoen ekoizpena, sagardotarako sagarra, e.a.

Kontuan izan behar da frutagintza profesional bat aurrera eramateko beharrezkoak direla ezagutza berezi batzuk.

Beste sektoreetan bezala, honetan ere ekoizpen ekologikoa ere hautatu daiteke, kontuan izanik mota hauetako produktuen salmenta goruntz doala. Posible da baita ere Ekoizpen Integratuaren munduan sartzea, horretarako argitaratu bait dira Fruta arbolen Arau Teknikoak, eta baita Arau Tekniko bereziak kiwiarentzat.
Orri 7 / 13