EGITASMOAREN XEDEAKEgitasmoaren xede nagusia honakoa da: esparrua bultzatzeko laguntza-eskema zehatza burutzea, integrala eta diziplina anitzetakoa, deskribatu diren eszenatokiei erantzuna emateko adinakoa eta epe ertainean sektorearen gazteagotze eraginkorra ahalbidetuko duena. Erakundeetatik sortutako laguntza-eskema hau sortzeko beharrari dagokionez, esan duguneskema sortu barik gaur egun sektoreak azaltzen duen zahartze-joera honi itzulia ematea ezinezkoa izango delako ustean gaude. Partaidetza publikoa ezinezkoa da edozein jarduera-esparrutan, merkataritza-planteamendu hutsetatik bideratu diren eta desiragarriak ez diren ibilbide batzuk zuzentzeko. Ildo honetatik, eta erakundeetatik sortutako gazteria-politikak erabat justifikatuak badira ere (Euskal Herriaren kasuan, Gazte Plana II delakoan integratuak), laborantza-esparruari lotutako arazoak, bere ezaugarri berezi eta eraginekin (sozialak, lurralde mailakoak, ingurugiro mailakoak...), gazteei eta nekazaritzari bereziki zuzendutako neurri zehatzak eskatzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekimenez sortutako Egitasmo hau, ordea, esparruaren beraren ekintza-eremuz gaindi doa; Izan ere, esparruan lanean sartzeko aukerak mugatzen dituzten eremu eta alderdi guztietan eragina izateko asmoa du egitasmo honek, eremu eta alderdi ugari izaki. Horregatik, Egitasmoak sailen arteko eta erakundeen arteko lankidetzatik zehazten ditu bere ekintzak (hiru Foru Aldundien Nekazaritza Sailen inplikazioarekin batik bat), arrakasta lortu ahal izateko sektore-agente nagusien inplikazio aktiboa ezinezkoa delarik. |
|||
|