Itzuli

Bizkaiako Lur Bankuak lurzatiak banatu ditu

Visitar Web



Loiuko eta Mundakako Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagatako 20,4 hektarea lur 9 lotetan banatu dira 9 nekazari gazteei.

Josť Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Lurren Funtseko lurzati batzuk banatu dizkie 9 gazteri, Foru Jauregian egin den sinadura ekitaldian. Zehazki 20,4 hektarea gehiago banatu dira. Onuradunek nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerei ekingo diete lur horietan. Denak ekoizpen-eremu berean, derrigorrez zortasuna, instalazioak eta jardunbide ekologikoa partekatuta, laugarren emanaldi honen bitartez lehen sektorean sartuko diren Bizkaiko 9tik 7 nekazari eta abeltzain berriek martxan jarriko dute Bizkaiko lehenengo Agrogunea Loiun. Nekazaritza Saila dagoeneko lanean ari da Lur Bankuko lurzatien adjudikazioaren bosgarren fasean. Nekazaritzako ekoizpenaren eredu honi eutsiko dio, hala ahalbidetu baitu ingeniaritza enpresa bati eskatutako azterlan baten aplikazioak.


Itzuli