Itzuli

Gipuzkoan Nekazari gazteei laguntzak

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2013/10/10/c1309331.htm

Ikusi documentua

Onartuak Gipuzkoako Lurralde Historikoan nekazariek ekoizpen ekologirako egiten duten lehenengo instalaziorako diru laguntzen oinarri arautzaileak:

«Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritzaren bidez, bere eginkizunen artean ditu, besteak beste, ingurumeneko baldintzak zainduko dituen nekazaritza iraunkorra sustatzea: Nekazaritza ekoizpenean ingurumena babesten eta espazio naturalak zaintzen dituzten metodoak sustatzea; eta metodo horiek erabiltzeak duen garrantziaz nekazariak ohartarazteko programak proposatzea, eta lurraldea antolatzen, ingurumena zaintzen eta landa ondarea gordetzen nekazaritzak duen eragina gizarteari ezagutzera ematea.

Jarduera-lerro horretan, departamentuaren helburuen artean honako hau dago: Metodo ekologikoak erabiltzen dituen nekazaritza eta produkzio integratua bultzatzea; eta, jardueraren alderdi ekonomikoa ahaztu gabe, ingurune naturala errespetatzen duen beste edozein teknika sustatzea. Krisi egoerari aurre egiteko, sektore publikoak neurriak hartu behar dituela eta, diru laguntzak ezartzea erabaki da,

Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariek egindako lehenengo instalaziorako inbertsioak finantzatzeko: Dela nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoa ekoizteko ustiategien titular edo titularkide bezala; dela mota horretako ekoizpenean ari den elkarteko ustiategi bateko kide bezala. Diru laguntza horien helburua da lurraren erabilera ez hain intentsiboa sustatzea, eskaintzaren eta eskaeraren arteko oreka handiagoa, ingurumenaren babes handiagoa eta landa gunea mantentzea lortuz.

Horretarako, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren aurtengo aurrekontuetan 90.000,00 euro daude jasota.

Diru laguntza hauek 2007ko abenduaren 20ko Batzordearen 1535/2007 (EE) Erregelamenduak (nekazaritzako produktuak ekoizteko sektorean «minimis» laguntzei EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak –egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107 eta 108 artikuluak– aplikatzeari buruzkoak) xedatutako «minimis» erregimenaren barruan daude.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 16.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Diputatuen Kontseiluari dagokio diru laguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea.

 


Itzuli