Itzuli

Gipuzkoan Nekazari gazteei laguntzak

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2013/06/05/c1305558.htm

Ikusi documentua

Onartua nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2013ko deialdia.

«Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da Euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea.

Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 40 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea. 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituenak, I. tituluko III. kapituluan arautzen ditu laguntza horien zenbatekoak eta beharkizunak. Aipatu laguntzek bi osagai hauek dituzte: Batetik, inbertsio eta gastuei aurre egiteko hartutako maileguetan interesen hobari bat, gehienez ere 25.000 euroko balio kapitalizatua izango duena; eta, bestetik, gehienez 25.000 euroko prima bakarra.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren aurrekontuetan laguntza horientzat baliabide ekonomiko hauek jaso dira, aurrekontu-ekitaldi ezberdinetan banatuta: 90.000,00 euro maileguen interesen hobarientzat; eta 350.002,00 euro instalatzeko prima bakarrarentzat.

Nekazari gazteak instalatzeko laguntza horiek aurreikusita daude Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programan -Europako Batzordeak 2008ko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez onartutakoan-, 1. ardatzeko (nekazaritza eta basogintza sektorearen lehiakortasuna handitzea) neurrien artean; eta, horregatik, Europar Batasunak %36ko finantzaketa jartzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (FEADER).

2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 31.5.b) artikuluan eta xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Diputatuen Kontseiluari dagokio, zenbatekoa dena delako, laguntza deialdi hau onartzea


Itzuli