Zurekin nekazaritzak etorkizun handia du

Zuretzat, ingurune naturalean lan egitea gustukoa duzunez eta nekazaritza interesatzen zaizunez, “EAEko nekazari gazteentzako plana” [EUS] prestatu dugu Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera.

Plana abantailez betea duzu; etorkizun handia duen euskal nekazaritza-sektorera sartzen eta sektorean irauten lagunduko dizu. Baldin eta nahi baduzu zure nagusia zu zeu izatea, zerorrentzat bizi-kalitate on bat bermatzea eta gure lurren eramangarritasunean funtsezko pieza izatea, hauxe duzu plana; laguntza etengabea eta pertsonalizatua emango dizugu.